argia.eus
INPRIMATU
“Iruzur neo-estatutista” salatzeko deia egin dute Maulen, Amaiurren, Tolosan, Elgetan eta Gernikan ekainaren 9rako
  • Euskal Herriak Askatasuna plataformak ekainaren 9rako elkarretaratzeak eta ekitaldiak prestatu ditu Maulen, Amaiurren, Tolosan, Elgetan eta Gernikan. Gure Esku Dagok antolatutako giza-katearen aurreko egunean izango dira; hain zuzen ere, GEDren “iruzur neo-estatuista” salatu nahi dutelako, giza-katea EAEn soilik izango denez.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 17a
Euskal Herriak Askatasuna plataformak ekainaren 9rako antolatutako ekimenaren kartela (Arg: Euskal Herria Askatasuna)

GEDren mobilizazioan ez parte hartzea eta “nazio askapenaren” alde egitea eskatu dute plataformatik, prensa-ohar bidez jakinarazi dutenez. “Askatasunaren alde, herri duin bat!” goiburuarekin egingo dute protesta ekainaren 9an.

Otsailaren bukaeran lehenengo mobilizazioa burutu zuten Baionan, “inperialismo frantsesaren" aurka egin eta Korsikarekiko elkartasuna adierazteko. Datozen mobilizazioekin, “estatu okupatzaile frantsesak eta espainolak inposatutako muga eta zatiketa administratiboen gainetik herri bakar bat garela” nabarmendu nahi du EHAk.