argia.eus
INPRIMATU
Irungo Harrera Sareak lanean darrai heltzen diren migranteei harrera duina bermatu nahian
  • Gizonezkoentzat tamaina ertaineko jantziak, bereziki berokiak galdegiten dituzte. Baita 41etik 43rako oinetakoak. Gogoratu asteartero eta ostegunero Kale Nagusiko 14. Zenbakian 17:00etatik 19:00etara entrega daitekeela.

Antxeta Irratia 2020ko urtarrilaren 28a

Negua da, eta migranteek arropa behar dute. Zentzu honetan, 2019an 3.000 lagun baino gehiago lagundu zituztela jakinarazi du Harrera Sareak egin berri duen bilanean.

Iruna heldu izan diren migrante gehienak Guinea Konafry, Mali eta Boli Kostakoak izan dira. Bestalde, joan den astean Biriatuko mugan Espainia eta Frantziako poliziak migranteen kontrol eta kanporatze zaintza dispositiboetan egindako indar erakustaldia salatu du Harrera Sareak. Diru publikoa migranteei oztopoak jartzera bideratu beharrean, harrera duina emateko bideratu beharko litzatekeelako.

Ion Arangunen militanteak eman dizkigu azalpenak.

Hemen gehiago.