1996an Bidasoaldeko Emakumeak taldeak eztabaida piztu eta urte hartan 57 emakume eskopetari atera ziren Irungo alardean, tentsio eta liskar handien artean. Hondarribian ere saiakera egin zuten hainbat emakumek. Orduz geroztik, aurreiritziz jositako haustura soziala gertatu zen bi herrietan. Azken urteetan alarde parekidearen desfileak istilu larririk gabe egin ahal izan dira, baina ez era normalizatuan. 20 urte geroago, aurten ere beste behin ere emakumeak alardean izan dira ekainaren 30ean, eskubideek eta festak bat egin dezaketela erakutsiz.