argia.eus
INPRIMATU
Iruñerriko gazte zigortuei babesa azaldu diete Amaiurren
  • Maider Caminos, Aritz Azkona eta Mikel Jimenez Iruñerriko gazteak absolbitu egin zituen pasa den astean Espainiako Auzitegi Gorenak, eta Xabier Sagardoi eta Luis Goñi kondenatu. Larunbatean, herri harresia osatzeko deialdia egin zuen Eleak mugimenduak Amaiurren. Bi kondenatuek ezkutatuta jarraituko dute.

ARGIA @argia 2013ko uztailaren 29a

Goñiri eta Sagardoiri seina urteko kartzela zigorra ezarri die Gorenak.

"Herri harresia eraikitzeko beharra" dago, esan zuen Amaiurreko ekitaldian Zigor Oleaga Eleak-eko kideak. "Ez dugu eraikia. Gauza oso politak eta indartsuak egin dira. Inor gutxik espero zezakeen azken urtean egondako esperientzia guztiak egongo zirela, baina, zoritxarrez, ez da nahikoa. Estatu oso bat eta haren laguntzaileak ditugu aurrez aurre".

"Harresiaren epizentroak biderkatu behar ditugu", gaineratu zuen. "Pixkanaka eta pausoz pauso. Egun batean jarriko ditugu harritzarrak eta bestean hartxintxarrak, baina guztiak behar ditugu".