argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko Volkswageneko “ustelkeria” eta “gardentasun eza” salatu dituzte
  • LAB, CGT eta ELAk salatu dute Iruñeko Volkswagenek (VW) eta UGT, CCOO eta sindikatuek sinatu berri duen enplegu akordioa “ustela” eta “gardentasunik gabekoa” dela.

Lukas Barandiaran San Roman 2017ko maiatzaren 16a
LAB, CGT eta ELAk egindako prentsaurrekoa. (Arg.: Ahotsa)

Juantxo Merino (LAB), Patxi Sanz (CGT) eta Igor Peñalverrek (ELA) enplegu akordioaren balorazio kritikoa egin dute prentsaurrekoan. Salatu dute akordioa VWen dagoen ustelkeria ezkutatzeko saiakera dela, iraganeko diskriminazioa justifikatzen duela eta etorkizunean justifikatzen jarraitzeko erabiliko dutela.

Salatu dute kontratazio prozesua diskriminatzailea eta iluna izango dela, ez baitira ezagutuko haren xehetasunak. Gainera, enpresa batzordeak ez du edukiko prozesu horren gaineko inongo ahalmenik.

2016ko urrian enplegu akordio baten xehetasunak adostu zituzten sindikatu guztien artean, baina salatu dute UGT, CCOO eta CGCk akordio hori hautsi dutela. Adostutakoaren arabera, enplegu akordioak behar luke: “Publikoa, egiaztagarria, gardena, langile guztien ezagutzakoa, Europako arauetan eta indarrean dauden legeetan oinarritua eta enpresa batzordeak kontrolatutakoa”.