argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko Udalaren zentsura salatu du Herriko Tabernak eta egitarau osoa bertan behera utzi du
  • Bertan behera utzi behar izan du San Ferminetarako antolatutako egitarau kultural guztia. Gauzazen duen ekimen bakoitzeko 6.000€ eta 60.000€ bitarteko isun zigorrekin mehatxatu baitu Udaltzaingoak

Aitor Gurrutxaga Muñagorri 2023ko uztailaren 06a

Iruñeko Udalak ekimen kultural guztiak bertan behera uztera behartu duela salatu du Herriko Tabernak. Ekimen bakoitzarengatik Udaltzaingoak 6.000€ eta 60.000€ arteko isun zigorrak ezarriko dizkietela azaldu du.

Azken urteetan egin bezala, San Ferminetan soilik antolatzen du egitarau kulturala, auzokideak “kontuan izaten” dituztela. Bestelako jai eredu herrikoi bati ekarpena egiten diola uste du tabernak. Bide batez, "eskaintza gastronomiko zabalaz eta jai giro ederraz" gozatzera bertaratzeko deia egin die herritarrei.