argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko Udalak ez du baimenduko uztailaren 6tik 14ra mahaiak kalera ateratzea hamaiketakoak eta bazkariak egiteko
  • Javier Labairu Navarra Sumako zinegotziak esan du bide publikoaren okupaziotzat hartu beharko litzatekeela, eta dagozkion baimen eta tasak ordainarazi.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko ekainaren 18a
Hamaiketako bat, Sanferminetan / Euskalerria Irratia

Javier Labairu Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunerako zinegotziak atzo iragarri zuenez, uztailaren 6tik 14ra bitartean ez dute baimenik emango bazkari edo hamaiketakoetarako mahaiak edo astoak jartzeko bide publikoan; izan ere, jaia etenda egongo denez, bide publikoaren okupazio gisa hartu beharko litzateke, eta dagozkion baimen eta tasak ordaindu beharko lituzkete.

Hala adierazi zuen atzo Presidentetza Batzordean, Patxi Leuza Geroa Baiko zinegotziaren galderari erantzunez.

Javier Labairuk esan zuen Alde Zaharrean egon daitezkeen pilaketek kezkatzen dituztela, tabernek bazkarietarako erreserba asko zehaztu baitituzte.