argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko Udalak euskarazko hedabideak publizitate instituzionaletik kanpo utzi ditu
  • Administrazioan Euskaraz Taldeak salatu duenez, Iruñeko Udalak 2020. urtetik publizitate instituzionaletik kanpo utzi ditu euskarazko hedabideak, ez dutelako audientzia osoaren %10. Euskararen aldeko taldeak oroitarazi du 2016ko inkesta soziologikoaren arabera, Iruñeko euskaldun osoak %10’5 direla eta beraz, "ia ezinezkoa dela baldintza hori betetzea".

ARGIA @argia 2021eko apirilaren 13a

"Iruñeko euskaldunak garenez, gure protesta adierazi nahi dugu. Guk ere eskubidea dugu publizitate instituzionalaren informazioa jasotzeko, euskarazko hedabideetan" aldarrikatu du Administrazioan Euskaraz Taldeak. Iruñeko Udalari erabaki hori bertan behera uzteko eskatuz sinadura bilketa abiatu dute.