Asteburuko inkesten dantza bereziki beroa izan da Nafarroan. Aspalditik esaten ari dena berresten dute inkestek, lehia oso estua izango da eta edozer gerta liteke, baina aldaketaren indarrek Iruñeko Udala galtzeko arrisku handiagoa dute.
Nafarroako Gobernuan ere oso estu ibiliko da lehia eta inkestaren araberako irabazleak dira. Diario de Navarra-koaren esanetan, Navarra Sumak igoera esanguratsuarekin irabaziko du, baina ezingo du gobernua eskuratu PSNren oniritzirik gabe. Eta Maria Chiviteren alderdia litzateke bigarren indarra. Diario de Noticias-ekoan aldiz, ozta-ozta baina aldaketaren indarrek legebiltzarreko 25 eserleku eskura ditzakete (50 eserleku dira guztira). Bistan denez, badira parekotasun batzuk inkestetan, baina hauetan argi da bakoitzak bere aldera egiten duela.
Arrisku handiena Iruñeko Udalean da
Lehia oso estua da Nafarroako bi erakunde garrantzitsuenetan, baina bada faktore bat korapilatu egiten duena udalaren egoera: ezkerreko lau alderdi aurkezten dira: EH Bildu, Aranzadi, Izquierda Ezkerra eta Podemos. EITB focus-eko inkestak dioenez, EH Bilduk igoera esanguratsua izango luke ia bost puntu gora eginez eta bost eserlekutik zazpira pasatuz. Alde horretatik emaitza oso sendoa da. Arazoa beste hiru alderdietan dago, elkarrekin joango balira botuen %13 lor zezaketen eta arazo gutxi legoke berriz ere Joseba Asiron hautatzeko, baina bakoitza bere aldetik joanda, estu ibiliko bide dira zinegotzi bat izateko beharrezkoa den botoen %5era iristea, bereziki, Ezkerrak eta Podemosek.
Iruñeko Udalean 24 eserleku daude eta, beraz, UPNk eta PSN 14 lor dezakete, abertzale ez diren hiru alderdien ezkerreko botoa haietako bat edo bitan biltzen ez bada. Inkestek zarata handia atera dute sare sozialetan, eta bertan, abertzaleen esparruak Joseba Asironen aldeko boto eskaera indartu dut.
Astelehen honetako 19:00etan Iruñeko Alde Zaharreko AZ Ekimenak antolatuta Navarra Suma, EH Bildu, Geroa Bai, PSN, Aranzadi, Ezkerra eta Podemoseko hautagaiek eztabaida izango dute Descalzos kaleko 56. zenbakian.
Alde Zaharrari buruzko eztabaida
— AZ Ekimena (@AZekimena) 2019(e)ko maiatzaren 20(a)
Debate sobre el Casco Viejo pic.twitter.com/hJNzTP3BpG