argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko Udal Gobernuan sartu da Geroa Bai
  • Itziar Gómez eta Esther Cremaes sartu dira EH Bilduk, Aranzadik eta Ezkerrak osatzen zuten Udal Gobernura. Orain arte Geroa Baik kanpotik eman dio sostengua Udal Gobernuari.

Xabier Letona Biteri @xletona 2017ko urriaren 30
Joseba Asiron, Iruñeko alkatea. (Arg.: Diario de Noticiass / J. Bergasa))

Itziar Gómezek Hiri Segurtasuna hartu du bere gain –orain arte EH Bilduko Aritz Romeoren esku– eta Esther Cremaesek Garapen Komunitarioa hartzen du. Bi alor berri sortu dira, halaber, Cremaesen azken hau eta Romeok bere gain hartuko duen Gardentasuna, Berrikuntza eta Hizkuntza Politika. Horrela, EH Bilduk lau alor kudeatzen ditu, Aranzadik hiru, Geroa Baik bi eta Ezkerrak bat.

Joseba Asiron Iruñeko alkateak prentsaurrean jakinarazi du berria eguerdian eta ekainetik Geroa Bairekin negoziatzen ari zirela azaldu du: “Hau da 2015ean eratu nahi nuen Udal Gobernua”. 2015ean hiriaren gobernagarritasunerako sinatu ziren akordioetan oinarrituko dela ere zehaztu du alkateak, eta horrela “eraginkortasuna eta erabakien hartzea” hobetuko direla.