argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko txupinazoan ikurrina jartzea “iruzurra” dela ebatzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak
  • Nafarroako Auzitegi Nagusiak "irizpide batasuna" egin du, eta legez kanpokotzat jo ditu hainbat txupinazotan ikurrina zabaldu izana, tartean, Tafallakoan.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko ekainaren 30

"Lege iruzurra" izan zen uztailaren 6an Iruñeko udaletxeko balkoian ikurrina jartzea. Hala ebatzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitegiak, irizpideak bateratu eta gero. Izan ere, kalapita egon da gaiarekiko: hainbat epaitegiek epai ezberdinak kaleratu dituzte, orain arte. Epai bat eta bakarra eman du, ordea, Auzitegi Nagusiak bere esku egon diren Iruñeko eta Tafallako kasuetan, eta, hori aintzat hartuta, gainontzeko herrietako txupinazoen inguruan dioena jakitea falta da. Datozen egunotan argitaratuko ditu horien inguruko epaiak ere.

EAEko agintariak ikurrina jarri ahal izateko gonbidatzea leporatu die epaitegiak udalei. Haiek, aldiz, ziurtatu dute ikurrina jarri zutela EAEko agintariak zeudelako. Bertsioak bertsio, egindakoa legez kanpokotzat hartu dute. Auzitegiak adierazi du EAEko agintariak heldu zirela "era orokortuan eta zabalduan", "babestu nahian haiek gabe legez kanpokoa litzatekeen ekintza".

Iruñeko Udalak helegitea aurkeztu zuen ikurrinaren gaiaren karietara, baina atzera bota dute.

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra