argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko sutea indarkeria matxista kasu bat izan daiteke
  • Hipotesi hori darabil gertakaria ikertzen diharduen Espainiako Poliziak. Hala bada, ikerketa bere gain hartu zuen instrukzio epaileak Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegira bideratuko du kasua.

ARGIA @argia 2018ko urriaren 17a
(Argazkia: euskalerriairratia.eus)

Astearte goizaldean, 01:00ak aldera, sutea piztu zen Iruñeko Kale Nagusiko 55. zenbakiko lehenengo solairuan. Suak sei pertsona kaltetu zituen, beraietatik bi larriki: etxean bertan ziren 50 urteko emakumea eta 47 urteko gizona. Emakumea Zaragozako (Aragoi) Miguel Servet ospitalera eraman behar izan dute erredura larriekin. Gizona aldiz Iruñeko Ospitale Gunean dago.

Espainiako Poliziak susmoa du gizonak nahita eman ziola su etxeari. Genero indarkeri aurrekariak ditu, eta aurreko urtera arte urruntze-agindu bat indarrean. Naizek jasotzen duenez, bikotekideak sarri eztabaidatzen zuela eta astearte gauez ere liskarra izan zutela jakinarazi dute bizilagunek.