Iruñeko Nabarreria plazako Marqués de Rozalejo Jauregia okupatu zuten igande arratsaldean 30-60 bat gaztek, bertan Gaztetxea jartzeko helburuarekin. Foruzaingoa agertu zen eta atarian ziren hiru pertsona identifikatu zituzten, baina eraikina desalojatu gabe.
Nafarroako Gobernuarena den jauregi hau 2007an ere okupatu zuen gazte talde batek, baina orduan kanporatu egin zituzten, eta istiluetan 40 pertsona atxilotu zituzten, gazteek atzo jakinarazi zutenez. Gaztetxea aldarrikatzen duten gazteek, halaber, astean zehar jakinarazi zuten Iruñeko udalarekiko elkarrizketak bertan behera uzten zituztela, akordiorik lortu ez dutelako eta gazteek izan behar dutelako borroka hau aurrera eraman behar dutena, beren erritmo eta helburuak haiek finkatuz. Atzo bertan ere, EH Bildu, Aranzadi eta Iruñeko Podemoseko ordezkariei euren jarrera azaldu zieten Gazteen Asanbladakoek.
2015eko maiatzean gaztetxearen aldeko gazteek beste eraikin bat okupatu zuten Compañia kalean, hau ere Nafarroako Gobernuarena. Ondoren, Iruñeko Udalak 2016an Kaparrosoko Txaleta eskaini zien Gaztetxe gisa, Labrit frontoia eta Club Natación artean kokatutako eraikina. Hor jardun zuten gazteak hilabete gutxi batzuk, baina ekimena ez zen ongi atera eta, udal eta gazteen arteko desadostasunak tarteko, 2016ko udazkenean Udalak gazteekin egindako akordioa bertan behera utzi eta eraikina itxi zuen. Udal agintarien esanetan, gazteek obrak egin zituzten barruan bahimenik gabe, horrela haien arteko akordioa hautsiz.
Navarreriako okupazioa dela eta gazteek honako agiria zabaldu zuten:
"2007-ko Maiatzean, Iruñerriko gazteriak espazio autogestionatua irabazteko erabakia hartu zuten. Bai propietate pribatuak bai botere publikoek abandonaturik utzitako Marques de Rozalejo Jauregia okupatu zuten. Erresistentzia handiko orduen ostean, hustutzea gauzatu zen. 40 atxilotu egon ziren.
Urteak pasa dira, gazteak ez gara jadanik lehen bezain gazte, belaunaldi errebelde berriak datoz. Langileria krisiak gogorki jota dago eta bereziki gazteria. Gure bizi baldintzak behera egin dute modu nabarian. Baina oztopoen gainetik, borroka andana piztu ditugu denboran zehar eta horren erakusgarri da gaur egungo egoera: Espainiar eskuina instituzio gehienetatik kanporatzea lortu dugu. Nabaria den aldaketak ordea, ez du eragin orain duela 10 urte gazteak Marques de Rozalejo okupatzera bultzatu zituen beharraren desagertzea.
Bidegabea da luxuzko hotelak eraikitzea Gaztetxerik ez dagoen artean. Bidegabea da Abiadura Handiko Trena eraikitzea Gaztetxerik ez dagoen artean. Bidegabea da eraikin publiko andana hutsik eta erabilerarik gabe mantentzea Gaztetxerik ez dagoen artean. Horregatik, okupatu eta 10 urtera, gure aitzindarien testigua hartu eta ateak ireki ditugu berriro. Eraikina 20 urte pasa mantendu dute itxirik, hondatzen eta usteltzen, pertsonen oinarrizko beharrak bete gabe diraute bitartean. Ekintza honen bidez hipokresia amatatu eta gure arazoei erantzun azkar eta eraginkorra emateko gai garela adierazi nahi dugu.
Auzotarrak garen heinean kapitalismoak planifikatu duen auzo ereduaren kontra gaude. Interes espekulatzaileen aurka borrokatzen dugu. Turisten, kontsumitzaile eta bankuen onerako diseinatutako auzo ereduaren aurka borrokatzen dugu. Auzotarren egoerari negozioa gainjarri dion ereduaren aurka. Multinazionalen frankiziak bultzatzen dituen ereduaren aurka, alokairuak igotzen diren artean luxuzko etxebizitzak bultzatzen dituen ereduaren aurka, denon kalea okupatzen duten terrazak bultzatzen dituen ereduaren aurka. Zure mugimendu oro kamerekin kontrolatzen eta aldarrikapen oro jazarri duen ereduaren aurka. Gazteriari lokalean edo tabernan eseri beste aukerarik uzten ez dion ereduaren aurka. Auzo eredua errotik aldatzera laguntzen dugu ekintza honen bidez. Espazio hila libratu eta bizia ematen diogu. Espekulazioaren hatzaparretatik atera eta auzotarren botere herrikoiaren eskuetan jartzen dugu.
Rozalejoko ateak ireki ditugu berriz auzotar ororentzat, beharrezkoa duten auzoko eta hiriko kolektibo herrikoientzat, aldaketa soziala errotik eraikitzera lagundu nahi duten pertsona ororentzat. Arazo errealak autogestioaren bidetik auzoarentzat konpontzeko ordua heldu da".
Beren blogean ere ikus daiteke auziari buruzko informazio gehiago.
Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.
Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.
Azaroaren 5ean epaituko dituzte Barakaldoko epaitegian. “Kapitalismoaren logikatik kanpo” dagoen alternatiba bat sortzeagatik okupazio mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutela salatzen dute gaztetxeko kideek. Txirbilenea Kulturgunearen hustearen... [+]
2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.
Euskal Herri mailako topaketak antolatu dituzte hainbat gaztetxe eta gazte asanbladatako gazteek urriaren 19rako, Leitzan (Nafarroa). Mugimenduaren egoeraz eta egitekoez hausnartu, elkarren artean saretu, eta borrokarako indartzea dute helburu. Idatziz erantzun diete ARGIAren... [+]
Autogestio espazio "irekiak, asanblearioak eta horizontalak" eraiki nahi dituzten gaztez osaturiko gaztetxe eta gazte asanbladak antolatutako jardunaldiek gaur egun atomizatua eta polarizatua dagoen esparru batean eragin nahi dute.
Isabelle Pargade Hazparneko auzapezak ofizialki eman dizkio Ttattola gaztetxeari lokal berriaren gakoak. Bien arteko negoziaketa luze batzuen ondorio da.
Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.
Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.
Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.
Zestoako Gazte Asanbladak jakinarazi du Gaztetxea husteko prozedura judiziala martxan jarri duela berriz Gipuzkoako gotzaitegiak, negoziatzeko deiei entzungor eginda. Aurtengo otsailean birjabetu zuten Elizondo eraikina izandakoa Gazte Asanbladako kideek.
Ttatola gaztetxeko kidea Baionako epaitegian errudun jo dute. Epaiketa salatzeko mobilizazioa egin dute ostegunean, hilak 22, Hazparneko plazan.