Galdera egin du UPNk parlamentuan, Nafarroako Gobernuak "haren ardurak bete ditzan, Rozalejoseko Markesaren jauregiko ondare historikoa zaindu eta defendatzeko".
Maravillas gaztetxearen kontra egin du UPNk, beste behin ere, Nafarroako parlamentuan. Galdera egin dute erregionalistek, eta Nafarroako Gobernuari eskatu, Iruñeko Alde Zaharreko Nabarreria plazan dagoen Rozalejosko Markesaren jauregiaren "ardura" hartzeko, "ondare historikoa zaindu eta defendatzeko".
Jose Luis Sanchez de Muniain (UPN) parlamentariak "ekinbiderik ez abiatzea" leporatu dio Exekutiboari: "Fatxada ezker abertzalearen aldarrikapen politikoen euskarria da", salatu du, eta, nabarmendu, gobernuak "ez badu legea betetzen", UPNk berak "exijituko" duela bete dadila. Gobernua "pasiboa" dela kritikatu du, halaber, bai eta okupatu dutenak "barre egiten" ari direla.
'Maravillas' gaztetxeko kideak "soilik agindu judizialarekin" kaleratu ditzaketeela esan du Ana Herrera Kultura kontseilariak, eta, bide horretan, "irekitako prozesu judiziala" amaitu arte itxaronen dutela.
"Eraikinaren okupazio ilegalaren ostean, fatxada, teknikarien arabera, ongi dago ez du aldaketarik ez eta kalterik izan", kontseilariaren hitzetan, eta "ez dago barruan esku-hartze arkitektonikorik egin den seinalerik".
"Epaileak ebaztearen duenaren zain dago higiezinaren egoera", ziurtatu du Herrerak eta Vianako Printzea Instituzioak, "haren eskumenen barruan", "ekintza judizialen zain" dagoela.
Egun 'Maravillas' gaztetxea dena, urteak zeramatzan hutsik, eta Alde Zaharreko bizilagunen eskaria izan da urteetan auzoarentzako gunea izan dadin.
Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker argitaratu dugu.