Hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela argudiatuz Korrika iragartzen duen haurren Korrika txikiari trabak jarri dizkio Iruñeko Udalak, haurrei, musikariei eta erraldoiei errepidetik ibiltzea ukatuz.
Berriak jakinarazi du Iruñeko udalak Datorren astean abiatuko den Korrika iragartzeko ostiral arratsaldean egingo duten haurren Korrika txikiari trabak jartzen ari dela Udala. Izan ere, hiriko Korrika batzordeak ohar batean salatu duenez, Udalera baimen eske jo dutenean Korrika txikia errepideetatik egitea ukatu diete, espaloiak erabiltzera behartuz.
Haurren lasterketa ez ezik musikariak eta erraldoien konpartsak ere espaloietatik egitera behartu nahi dute Txantrean eta Iturraman. Korrika batzordeak adierazi duenez arriskutsua litzateke hori, farolak eta balkoiak direla-eta. Gainera, haurren lasterketa ere espaloitik egitea arriskutsua dela ohartarazi dute, espaloitik igo eta jaitsi ibiltzeak eta trafikoa lasterketaren aldamenean normaltasunez pasatzeak ezustekoak ekar baititzake.
Udalak argudiatu du lasterketak hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela. Gaur goizean izandako premiazko bileran Udalak Korrika batzordearen kezkak aintzat hartu ez dituela salatu dute, eta haiek beti egon direla prest ibilbidea aldatu eta trafiko gutxiagoko kaleetara aldatzeko.