argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko istiluak “terrorismo delitu” direla berretsi eta Madrilen ikertu nahi ditu Auzitegi Nazionalak
  • Carmen Lamela epaileak atzera bota du Errenteriako gazteen helegitea. Epailearen ustez "nahikoa da elementu terroristekin harremana izatea" delitu hori egozteko.

ARGIA @argia 2017ko apirilaren 27a

Akusatuek ustez jaurtitako ohiuak jarri ditu froga gisa Audientzia Nazionaleko epaileak ("Borroka da bide bakarra, "Gora ETA" eta "Euskal Presoak") delitu terrorismoa argudiatzeko.

Hala, martxoaren 11n Iruñean manifestazio baten ondoren izandako istiluengatik atxilotutako gazteak Madrilen epaitzeko atea irekita mantendu du Audientzia Nazionalak, Nafarroako Lurralde Auzitegiak duela bi aste kaleratutako ebazpen batean zihoen arren gertaera horietan ez zegoela terrorismo deliturik.

Defentsak Auzitegi Gorenera jotzeko auekra dauka orain, Altsasuko Auzia-ren bide bera egingo luke beraz.