Erregimenaren Euskarafobia salatzeko LABek eta CCOOk Iruñeko Udal Haur Eskolen Erakunde Autonomoan joan den ostiralean egindako greba-deialdiaren jarraipena guztiz ona izan zen. Hamasei haur eskoletatik euskarazko murgiltze-eredua bakar batera murriztu du udalak, azken 40 urteetan egindako ibilbide pedagogiko arrakastatsua bertan behera utzirik.
Langileen %86k egin du bat grebarekin udal haur eskola euskaldunetan. Ahotsa.info-k egindako bideo honetan ikus daiteke egindako manifestazioa eta deitzaileek egoeraz egindako balorazioa.