argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko Golem aretoan estreinatuko dute ‘Bi urte’ filma
  • Intsumisioaren borroka jaso duen Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala zinema aretoetara helduko da datorren astean. Iruñeko Golem zineman izanen da estreinaldia, astelehenean; ondoren, Baiona, Bilbo eta Gaztelun emanen dute.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko abuztuaren 27a

Intsumisioaren borroka goratzen du dokumentalak, duela 30 urte sodaduskaren aurka egin zuten sei lagunen eskutik. Horietako bat da Euskalerria Irratiko estari eta koordinatzaile Juan Kruz Lakasta.

Soldaduskaren aurkako borroka intsumisoak Euskal Herria astindu zuen duela 30 urte. Milaka izan ziren Espainiako armadari ezezkoa eman zioten intsumisoak. 2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu ziren sei lagunen istorioa kontatzen du. Lander Garro da zuzendaria, eta Izar Films eta Labrit Multimedia ekoiztetxeekin elkarlanean aritu da lanean.