Urriaren 27an epaituko dute Iruñeko Donibane auzoko Egoi Irisarri gaztea Nafarroako Auzitegian. Kaletik zihoala tratu txarrak egin zizkion polizia identifikatu eta “torturatzaile” deitzeagatik atxilotu zuten martxoaren 25an.
Egun berean utzi zuten aske, karguekin. Bere aurkako bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eta milaka euroko isuna eskatu du Fiskaltzak.
2010ean atxilotu zuten #28akEreLibre auziaren baitan, Segiko kide izateagatik. Inkomunikazio aldian jasotako kolpeen ondorioz, ospitalean ingresatu behar izan zuten instrukzio epailearen aurretik pasa aurretik.
Espetxera bidali zuen, eta urte eta erdi igaro zuen preso. Bost urte eta gero, Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuen; Fiskaltzak berak erretiratu zituen karguak beste 11 kiderekin egin bezala.
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Topatu.info-k argitaratu du eta webgune horren lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra].