Jai giroan ugariagoak dira eraso matxistak. Farrukas kolektiboko feministek beltzez jantzi eta Iruñeko kaleak hartuko dituzte, erasotzaileek (eta ez erasotuek) beldurra senti dezaten.
Gaueko aisialdi guneetan, tabernetan, txoznetan, kontzertuetan, egiten diren eraso matxistak gaitzetsi nahi dituzte. Uztailaren 4an, gaueko 23:00etan, elkartuko dira Iruñeko Alde Zaharrean eta kalez kale ibiliko dira beltzez jantzita. Kolektiboak adierazi duenez, erasoez nazkatuta daude eta amorruz eta indarrez hartu nahi dute kalea. Emakumeak biktima rola alboratu eta protagonista izatea nahi dute. Horrela, manifestaziora bereziki emakumeak deitu dituzte, nahiz eta gizonek ere parte hartzeko aukera izango duten; beti ere bigarren planoan badira.
Kolektiboaren asmoa ez da genero maskulinoari beldurra eragitea, erasotzaileari baizik.
EH Bilduk Nafarroan eraso sexistarik gabeko jaien aldeko kanpaina abiatu berri du.
Farrukas kolektiboaren agiria topatu.info-n aurki daiteke.
Iaz ere sexu erasoen aurkako martxa egin zuten mugimendu feministak deituta. Hemen Ahotsa-k egindako bideoa.