Iruñeko alkateak argi utzi du zeintzuk diren bere asmoak: hiriko sarrera guztietan indarkeria sexistaren aurka jarritako kartelak kentzea, izan ere, bere ustez, "ez dute zentzurik" Herritar anonimo batek seinale horiek kentzeko proposamena egin dio udal webgunetik eta ondorengo izan da Mayaren erantzuna:"Bai, bistan denez, ez dute zentzurik. Eta, beraz, kendu egingo ditut. Horretarako aukera eta unea bilatuko ditugu, interes proprioko polemikarik ez sortzeko".
EH Bilduk larritzat jo du, berdintasunerako ordenantzan ezarritako helburuei "aurrez aurreko erasoa" egiten baitie, eta, gainera, "onartezina" da "Iruñeak, hiri gisa, genero indarkeriaren aurka hartu duen jarrerari dagokionez". Nafarroako udaleko EH Bildu taldeak seinaleak ez kentzeko salaketa aurkeztu du eta "Iruñea no tolera agresiones sexistas/Iruneak ez ditu eraso sexistarik onartzen" leloa duten kartelak errespetatzeko eta mantentzeko proposamena luzatu die beste udal taldeei. Era berean, alkatetzak kartel horiek kentzeko egindako ezkutuko planteamenduaren aurrean, udalaren gaitzespena adieraztea eskatu dute.
"Lehenik eta behin, uste dugu larria eta esplikaezina dela udal honen edozein eremutatik erantzun bat ematea hain gai sentibera eta larriari. Udal honek, azken urteotan, eraso sexista guztien eta indarkeria matxistaren aurrean salatzeko eta zero tolerantzia izateko berariazko konpromiso politiko eta publikoa hartu duelako", dio EH Bildu udal taldeak. Koalizazioak, bestalde, Enrique Mayaren jarrera horrek dakarren "moral bikoitza" salatzen du; izan ere, alde batetik, eskaera anonimo baten erantzun zehatzaren ostean, genero indarkeriaren aurkako kanpaina instituzional bat egitea onartzen du.
Ahota.infok indrakeria sexistaren aurkako senaleei egindako erasoak ez direla solik Iruñean izan gogorarazi du.