argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko 2018ko sanferminetako kartela iragarri dute
  • "Pamplona, ciudad de luces" du izena lehiaketaren kartel irabazleak, Adriana Eransus iruindarrak egindako. Bera da sanferminak iragartzen dituen kartela egiten duen bosgarren emakumezkoa.

2018ko maiatzaren 16a

Beste zortzi kartelen artean lehiatu da irabazlea eta bozketan parte hartutako 6.511 herritarren artean, 2.200 boto lortu ditu. Aurtengo kartelean Braulia eta Toko-toko erraldoiak ageri dira dantzan Iruñeko Gazteluko Plazan. Iruñeko Erraldoien Konpartsako erraldoiak dira biak eta, bere dantza eta gira-bira sutsuengatik oso ezaguna eta maitatua da Braulia haur eta gainerako herritar erraldoizaleentzat. Erraldoiek konpartsak egunero egiten duen ibilaldia izango da sanferminetako ekitaldi jendetsuenetakoa.

 

 

 

Adriana Eransus, Maide Beloki zinegotzia eta Joseba Asiron alkatearen artean. (Arg.: Iruñeko Udala)