Igande goizaldean atxilotu zuen Iruñeko Udaltzaingoak gizonezkoa, Zitadelan. Hiru gaztek emakume bat entzun zuten garrasika, oihuak zetozen lekura hurbildu eta gizonezkoa atzeman zuten, udaltzainek eraman zuten arte.
Igandean bertan utzi zuten gizonezkoa aske behin-behinean. Iruñeko 1. Instrukzio Epaitegiko epaileak agindu dio ez hurbiltzeko emakumearengandik 300 metro baino gutxiagora, eta debekatu egin dio Zitadelan sartzea.