argia.eus
INPRIMATU
Iruñean salatutako azken eraso matxista gaitzesteko mobilizazioak deitu dituzte
  • Abenduaren 8ko goizaldean, emakume gazte batek Iruñeko Errotxapea auzoan eraso matxista jasan zuela salatu du. Iruñeko Udalak astelehen goizean egin du erasoa gaitzesteko elkarretaratzea, eta mugimendu feministak astearte arratsalderako deitu du mobilizazioa.

ARGIA @argia 2018ko abenduaren 11
(Argazkia: euskalerriairratia.eus)

Auzoan jazotako azken eraso matxistaren aurrean, emakumeari babesa adierazi eta autodefentsa feministarako deia egin du Errotxapeako mugimendu feministak. Elkarretaratzea deitu du astearte arratsalderako, 20:00etan Porron taberna izandakoaren aurrean (Marcelo Zelaieta eta Bernardino Tirapu kaleen elkargunean). Udal Gobernuak astelehenean egindako elkarretaratzean deialdi hau babesteko deia egin zuen.

Asteazkenerako bigarren deialdi bat zabaldu du Errotxapeako mugimendu feministak. 20:30etan Errotxapeako Gaztetxe aurrean batzera dei egin dute, erasoa jasan duen emakumearekin elkartasun argazki bat ateratzeko.