argia.eus
INPRIMATU
Prozesio baten parodian Aita Santuaren irudia erretzeagatik zazpi lagun salatu dituzte
  • Joan den apirilaren 17an gertatu zen, Ostiral Santuan, Iruñean. Hainbat lagunek prozesio katoliko baten parodia egin zuten eta "erlijio sentimenduaren kontrako delitua" egin izana egotzi diete.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko maiatzaren 08a

Salatutako lagunak 22 eta 26 urte arteko gazteak dira. Iruñeko Udaltzaingoak jarri du salaketa eta guardiako epaitegira igorri dute.

Gertaerak Ostiral Santuko gauerdian izan ziren: ehun pertsona inguruk hartu zuten parte prozesioaren parodian. Aita Santuaren argazkia zeraman figura bati su eman zioten eta udaltzaingoa bertaratu zen hura itzaltzera. Hamar lagun identifikatu zituzten eta horietako zazpiri erlijio-sentimenduaren aurkako delitua egin izana leporatu diete.

Ahotsa.infok parodiaren laburpena jaso du bideo baten bidez