argia.eus
INPRIMATU
Iruñean herri haur eskola abiatuko dute datorren ikasturtean
  • Irakaskuntza publikoan euskaraz ikasi nahi duten haur guztientzat aukerarik izango ez denez, herri eskola irekiko dute irailean. Berriozarren aurkitu dute egoitza egokia eta aurrematrikulazioa uztailean egingo dute.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 29a
Argazkia HE Gurasoak plataformak utzia da.

Hainbat gurasok Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eskatua zioten euskarazko plaza kopurua handitzea, euskaraz ikasi nahi zuten haur guztiak matrikulatu ahal izateko. Halakorik lortu ezean HE Gurasoak plataformak esana zuen herri eskola sortzen saiatuko zela.

Iruñeko hegoaldean aurkitu nahi zuten egoitza eskola paratzeko, baina azkenean Berriozarren, Decathlon kirol saltoki handiaren ondoan, aurkitu dute egoitza egokia. Asmoa eskolak urtebetez ematea da eta hurrengo ikasturterako erakunde publikoek euskarazko plaza publikoak eskura jartzea eta herri eskola ixtea. Ikasturtean zehar erakunde publikoekin harremanak izaten segitzea nahi du plataformak, gurasoen eskaerei irtenbidea eman ahal izateko.

Herri eskolarako aurrematrikulazioa uztailaren 2tik 10era bitartean egingo dute eta hegurasoak.harrera@gmail.com helbidean artatuko dituzte gurasoak. Plataformaren asmoa eskola publikoaren tarifen antzekoak ezartzea da.