argia.eus
INPRIMATU
Iruñean etxegabetze bat atzeratzea lortu du hipotekek kaltetutakoen plataformak
  • PAH hipotekek kaltetutako plataformaren deialdiari erantzunez, 50 lagun inguru bildu dira Lezkairuko Zalduko Kaleko 21.ean, bikote bat eta adin txikiko lau seme-alabak etxetik kanporatuak izatea ekiditeko.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 21

Plataformak jakinarazi du etxegabetzea hilaren 25era atzeratzea lortu dutela, eta egun horretan ere bertara agertzea dei egin du. Salatu duenez, etxegabetze eskaera egin zenean, familiak ez zeukan ezer ordaintzeke. Era berean, gogorarazi du etxegabetzea Errotabidea promotorak eskatu duela, alokairu sozialerako Nafarroako Gobernuaren laguntzak jasotzen dituena. Hori horrela, Nafarroako Gobernua gertatutakoaren "konplize" dela esan du. Zentzu horretan, PAH-k bereziki salatu du Eneko Larrarte, plataformako kide ohi eta gaur egun Nafarroako Gobernuko etxebizitza zuzendariaren jarrera.