Bisitan etorritako taldean nagusitu dira hiru saioetan eta itzulerakoak datorren asteburuan jokatuko dituzte Erratzun, Leitzan eta Lesakan.
Iruñean, Beran eta Aldatzen izan dituzte saioak Bardoek asteburuan. Saio jendetsuak eta giro onekoak izan ziren bigarren faseko lehenengo saioak. Addams familia, Aldatzea komeni eta Unibertsolariak taldeentzat izan dira jokoan zeuden puntuak. Bueltako saioak asteburuan izanen dituzte datorren asteburuan Erratzun, Leitzan eta Lesakan.
Iruñean jokatu zen asteburuko lehen saioa. Etxeko Topa bardo kopa! eta Baztan-Malerrekako Addams familia ziren kantuan Arrano Elkartean. 50 entzule inguruk segitu zuten bizi joan zen saioa eta azkenean bisitarientzat izan zen bigarren faseko lehen puntua.
Ortziralean ere beste saio bat izan zen, Berako Kataku tabernan. 30 lagun segitu zuten herriko Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi eta Leitzako Aldatzea komeni. Saioan jokoan zen puntuan Leitzara joan zen, beste taldeko lau kidek eta entzuleek hala erabakita.
Asteburuko azken saioa Aldatzen jokatu zen, igandean. Martixa elkartea bete zuten 60 lagunek gozatu ederra hartu zuten Larraun da Araitz. Bi dozena eta Unibertsolariak taldeek eskaini zuten saioarekin. Azkenean, hemen ere bisitarientzat izan zen puntua.
Bigarren fasera sailkatzea lortu duten sei talde hauek itzulerako saioak izanen dituzte asteburuan eta hor erabakiko da zeintzuk diren Lekunberriko finalean kantatuko duten hiru taldeak. Asteburuko saioak Erratzuko Zubipunta ostatuan (21:00) eta Leitzako Atekabeltz Gaztetxean (22:00) jokatuko dira ortziralean eta Lesakako Arrano elkartean igandean (17:30).
Informazio hau Erran.eus guneak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.