argia.eus
INPRIMATU
Esan artzapezpikutzak egitekoa duen etxe kaleratzea atzeratu dute epaitegiek
  • Hipotekek Kalteturiko Plataformak adierazi du "forma" arazo batek atzeratu duela tramitea baina ohartarazi du artzapezpikutzaren nahia oraindik ere Esa herriko familia etxetik botatzea dela.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko maiatzaren 24a
Artzapezpikutzaren aurrean egindako elkarretaratzeetako bat (PAH Berriozar)

Artzapezpikutzarena den etxebizitza batean bizi dira Pilar, haren alaba eta haren biloba 2014tik. Horren truke, Elizaren garbiketa, inguruko lur-eremuen zaintza eta etxebizitzarena berarena egin dituzte. Baina orain artzapezpikutzak etxetik bota nahi ditu. Maiatzaren 29rako iragarria zegoen baina "forma" arazo bat tarteko epaitegiek atzeratu egin dute etxe kaleratze hori. Hipotekek Kalteturiko Plataformako kideak protestan ari dira etxe kaleratzearen arriskua ezagutu bezain pronto eta Pilarren familia etxe horretan geratuko dela sinetsita daude.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du, eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.