argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko XVI. mendeko ezkutua kendu du Mayak udaletxean, Borboiena jartzeko
  • 4.000 sinadura baino gehiago bildu dira sarean erabaki hori atzera bota zezan, baina aurrera egingo du. Iruñeko ezkutua jarri zuen alkate ohi Joseba Asironek "zergatiak azaltzea" eskatu dio Navarra Sumako Mayari. 

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko azaroaren 25a
Iruñeko udaletxean zegoen XVI. mendeko ezkutua

Iruñeko alkate Enrique Mayak XVI. mendeko ezkutu bat kendu du eta Borboien enblema jarriko du udaletxeko atarian, Naiz.eus hedabideak argitara eman duenez. Iruñeko ezkutu historiko hori EH Bilduko Joseba Asiron alkate zela jarri zuten. Hain zuzen, Iruñeko Udaleko talde parlamentarioaren bozeramaile denak "dinastia baten sinboloarekin Iruñearen historia estali" egingo duela esan du.

Horrez gain, EH Bilduk agerraldia egiteko eskatu dio Mayari, aldaketa horren azalpena eman dezan. Change.org sareko atarian sinadura bilketa hasi berri dute Iruñeko alkateak atzera bota dezan erabaki hori: astelehen ilunabarrerako 4.200 sinaduratik gora bilduak zituzten.