Iruñeko Udala eta mugimendu antimilitaristaren arteko ekimenaren bidez, Iruñeko espetxe zaharreko orubea Intsumisio Parkea izendatu dute. Horrekin, 90eko hamarkadan derrigorrezko zerbitzu militarraren aurka aritu zirenak omendu nahi izan dituzte.
Giro bikaina izan zen omenaldi ekitaldian eta Ahotsa .inforen bideo honetan ikus daiteke ekitaldearen laburpen bat.