argia.eus
INPRIMATU
Iruñeak ez du babestu euskararen kontrako manifestazioa
  • "Hizkuntz eskubideak ziurtatzea" eskatu du Iruñeko Udalak lehendakaritza batzordean eta uste dute ezinezkoa dela bidezko hizkuntz politika bat euskara kontuan hartu gabe.  

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko maiatzaren 22a
Iruñeko osoko bilkurako aretoan. Arg: geroabai

UPNk adierazpena eraman du Iruñeko Udaleko lehendakaritza batzordera ekainaren 2an "gobernua egiten ari den hizkuntz politikaren aurkako" manifestazioarekin bat egiteko. PSNren babesa izan du bakarrik eta hortaz ez du lortu aurrera egitea. EH Bilduk, Geroa Baik, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak kontrako botoa eman diote adierazpen horri. 

Geroa Baik beste adierazpen bat aurkeztu du batzorde horretan: "bizilagun guztien hizkuntz politikak sustatzen segitzeko politikak egiteko" proposamena barnebildu du alderdi horrek. EH Bilduren, Aranzadiren eta Izquierda-Ezkerraren babesa izan du, ez ordea, UPN eta PSNrena.