Iruñea laranjaz blai eskubide zibil eta politikoen alde

  • 3.000 pertsonatik gora batu dira azaroaren 8an Iruñean, Segiko kide izatea egotzita epaitzen ari diren 28 gazteei babesa adierazi, epaiketa politikoen kontra egin eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko.


2014ko azaroaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
28 gazte auzipetuei babesa adierazi eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko martxa laranja Iruñean. (Argazkia: Unai Beroiz/www.noticiasdenavarra.com)

Zapi, ileorde, globo zein txapel laranjek bete dituzte Antoniuttitik Merindades plazaraino doazen kaleak. Ohiko pankartaren ordez, manifestazioaren buruan bi gazte ilara joan dira 28akereLIBRE eta STOPjuiciospolíticos leloa zeramaten kamisetak jantzita. Jai giroan egin dute protesta.

Martxaren amaieran, herri harresia egin dute epaituak erdian direla. Ondoren, Hesian taldeko bi kidek Milaka gara kantua jo dute. Ahotsa.infok egindako bideoan irudiak ikusgai:

Besterik ezean, desobedientzia

Eneko Villegas, gazte auzipetuak esan du epaiketak “gogorrak” izaten ari direla.

Maider Caminos, Iruñerria Herri Harresiako kidearen hitzetan, Iruñeko eta eskualdeko bederatzi gaztek egin beharko diote aurre sei urteko kartzela zigorrari  “lan politikoengatik”.

Horregatik uste du, “garrantzitsua” dela kartzelaratzeak geratzeko herri harresi “sendo” bat sortzea. Haren ustez, Espainiako Auzitegi Nazionalak eta PPk jendea “jardun politikoagatik” atxilotu eta kartzelaratu nahi du. “Desobedientzia erabiltzeko prest gaude, nahiz eta, gure helburua puntu horretara ez iristea den”, esan du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
2024-12-09 | Leire Ibar
“Euskararen Errepublika” aldarrikatu du EHEk Durangoko mobilizazioan

Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]


2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


2024-11-13 | Julene Flamarique
Absolbitu dituzte Espainiako futbol selekzioaren zaleak jazartzea leporatu zieten Indar Gorriko kideak

2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]


2024-11-11 | Gorka Torre
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]


2024-11-04 | Leire Ibar
Langileen legez kanpoko trafiko delitua egotzita atxilotu dituzte bi gazte Tolosan eta Deban

Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.


2024-10-29 | Gedar
Beste bederatzi pertsona epaituko dituzte Bilbon, faxistei aurre egiteagatik

 Voxek lau eta zortzi urte arteko zigorrak eskatzen ditu haientzat. 2019an, faxistek jarritako propaganda-postu baten harira egin zuten protesta.


2024-10-21 | Leire Ibar
Bilbon bost gizon homosexual erailtzeagatik akusatutako gizona epaituko dute berriro iruzur delitu batengatik

2022ean auziperatu zuten Nelson David Moreno, Bilbon gutxienez bost gizon homosexual hiltzea eta beste bi erailtzen saiatzea egotzita. Astelehenean, urriaren 21ean, Morenoren aurkako bigarren epaiketa hasi dute. Iruzur delitu batengatik epaituko dute, biktimei lapurreta egitea... [+]


2024-07-17 | ARGIA
Hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi baztandarrentzat, Aroztegiaren aurkako kanpaldiagatik

“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.


Fiskalak ere zigor handiak eskatu ditu “ongietorrien” auzian: ia sei urte akusatu bakoitzarentzat

Bost urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Carlos García Berro fiskalak Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Haimar Altuna, Felipe San Epifani Pipe, Kai Saez de Egilaz, eta Antton Lopez Ruizentzat, 2016 eta 2020 artean preso politikoei antolatutako... [+]


Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude