Julio Nuñez EHUko irakasle eta Iruña-Veleiako aztarnategiaren zuzendaria dena apirilaren 23an zen deklaratzekoa Gasteizko Auzitegian, 1. Aretoko epaileak ontzat harturik SOS Iruña-Veleia elkarteak aurkeztutako kereila, Juan Martin Elexpuruk bere blogean azaldu duenez. Juezak erabaki beharko du ea Nuñezek delitua egin zuen 2010eko udan hondeamakina sartuta aztarnategiko 6.000 metro koadro lur harrotzean.
Ez da elkarteak zuzendari berria auzitara eraman nahi izan duen lehenbiziko aldia, 2010ean ere saiatu baitzen. Urte hartan Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleiarako plan berria aurkeztu zuen, Julio Nuñezen gidaritzapean. Oraingoan, elkartearen salaketa eta interesak legez Patxi Zabaleta abokatuak defenditzen ditu. Kronika honekin doan bideoa da salatzaileek auzitegian epaileari aurkeztuko dioten frogetako bat.
Indusketatik ateratako materialen faltsutasunaren eskandaluagatik kargutik kendua zutenez geroztik Eliseo Gil aurreko zuzendaria, SOS Iruña-Veleiak bisita gidatuak eta bestelako ekitaldiak antolatzen ditu, aztarnategiaren kudeatzaile baimenduek egiten dituzten jardueren paraleloan. Hain zuzen, maiatzaren 2tik 12ra bitartean II. Biltzar Nagusia antolatuko dute, “Europako altxor arkeologikoa, linguistikoa eta historikoa” izenburupean. Maiatzaren 7an "Nola askatu Iruña-Veleiako korapiloa" eztabaidatuko dute mahai inguruan, tartean dela elkartearen abokatu Patxi Zabaleta.
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
Martxoaren 30erako Iruña-Veleia martxan, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren jatorria elkarteek manifestaziora deitu dute, Aski da! Argitu, ez suntsitu lelopean. Azken bi urteetan "hondeatzaileak sistematikoki eremu arkeologiko oso aberatsak suntsitzeko modu... [+]
Urriaren 26an Iruña-Veleia Argitu, ez suntsitu jardunaldian Zenbat esku daude Iruña-Veleian aurkitutako ostraken testuetan? ponentzia aurkeztu zuen Joseba Lizeagak
“18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok... [+]