Burdin Aroko baskoien hiri baten aztarnak aurkitu ditu Aranzadik Irulegi mendiko magalean eta honek Erromatarren aurreko baskoiak duela 2.700 urte nola bizi ziren hobeto ezagutzeko aukera emanen du.
Indusketan umetxo baskoi baten gorpuzkiak topatu dituzte etxe bateko zola azpian. Honetaz mintzatu gara Mattin Ayestaran, indusketako zuzendariarekin.