argia.eus
INPRIMATU
Espainiako polizia baten mehatxua Iruñean greba egunean
“Irudiak zabaltzen badituzu, zure bila joango gara”
  • Iruñeko grebalarien talde baten aurka oldartu zen Espainiako zenbait polizia 17:30ak aldera. Gertatzen ari zena grabatu zuen pertsona batek, eta horretaz jakitun, Espainiako polizia batek mehatxu zuzena egin zion irudiak sarean zabal ez zitzan.

Axier Lopez @axierL 2020ko urtarrilaren 31

Greba Orokorrean parte hartzen ari zen zenbait pertsona borraz jipoiu eta bultzatu zituen Espainiako Poliziak ostegun arratsaldean Iruñean. Gertaerak grabatzen ari zen pertsona bati mehatxu zuzena egin zion Espainiako polizia batek: "Irudiak zabaltzen badituzu, zure bila joango gara". Espazio publikoan gertatzen ari dena grabatzeko eta partekatzeko pertsona guztiek duten eskubidea urratu zuen poliziak.

 

Giza Eskubideen aldeko Iridia taldeak sarean gogorarazi duenez "espazio publikoan Poliziaren jarduera grabatu eta hedatzea ez dago debekatuta eta are gutxiago poliziak une horretan ez badira herritarren eskubideekiko zuzen jokatzen ari".