argia.eus
INPRIMATU
Ultraeskuindar espainiarren erasoak katalanaren aldeko manifestariei Valentzian
  • “Sí al valencía” (valentzierari bai)  martxa antolatu zuen Urriaren 9ko Batzordeak Valentziako egun nazionalaren harira. Martxan parte hartzen ari zirenei eraso zieten ultraeskuindar espainiarrek.

Andoni Mikelarena @andonimik 2017ko urriaren 10a

Urriaren 9an Valentziako egun nazionala ospatu ohi da. Halaxe egin zuten atzo milaka valentziarrek. Goizetik hasi zen egitarauari jarraituz, hainbat aldarrikapen entzuteko parada izan zen Valentzian. Batzuek “bidezko finantzaketa” aipatu zuten, Kataluniako prozesuarekiko euren aurkakotasuna irmo adierazi ondoren. Ximo Puig Valentziako Erkidegoko presidenteak “eredu federalaren” aldeko apustua egin zuen eta Moncloako Akordioa berritzea proposatu zem gainerako Autonomia Erkidegoetako presidenteei.

Izan ziren ordea bestelako mezuak eman zituztenak. Urriaren 9ko Batzordeak –alderdi, sindikatu eta bestelako zenbait elkartek osatua– manifestaziora deitu zuen arratsalderako “Sí al valencía” lemapean. Manifestazioa hasterako zain zituzten ehunka muturreko nazionalista espainiar. Kolpeka erantzun zioten ultraeskuindarrek martxari. Hainbat herritar zauritu zituzten, kazetariei eraso…

 

 

Irudiak berehala zabaldu ziren sare sozialetan zehar. Azken egunotan ultraeskuindarren presentzia asko ugaritu da, Kataluniako prozesuaren edo katalanaren aldeko hainbat ekitalditan. Antolatzaileek salatu dute Espainiako Poliziak ez zuela ezertxo ere egin erasoen aurrean.