argia.eus
INPRIMATU
IRPHak gehiegizkoak diren ala ez erabakitzea, Espainiako Justiziaren esku
  • Europako Auzitegiak IRPHen gehiegikeria kasuak Espainiako auzitegiek epaitu behar dituztela ebatsi du. Kasuak banaka aztertu beharko dira, erosleak hipoteken klausulak ulertzeko gai ziren ala ez aztertzeko.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko martxoaren 03a
IRPHaren aurkako protesta. Argazkia: eldiario.es.

Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea (IRPH) Euriborra besteko legezkoa den indizea da, baina horren aldean hazkunde handia izan zuena. Kaltetuek beren hipotekaren prezioaz gain 200 eta 300 euro gehiago inguru ordaintzen zituzten hilabetero. 18.000 eta 21.000 euro artean hipoteka osoan.

Salatzaileek gardentasun eza leporatu diete bankuei, hipoteka horien baldintzak ondo azalduak izan ez zirela, eta horregatik erosi zituztela argudiatuz. Europako Auzitegiaren epaiak atea ireki dio argudio horri, gardentasun ezaren argudioa posible dela esanez. Ez du, ordea, horren aldeko epairik eman; Espainiako justiziaren esku utzi du erabakia, kasu bakoitza aztertu eta berak ebatsi dezan gehiegikeria izan den ala ez.

Espainiako Estatuan 1,3 milioi kaltetu daude IRPHen aferagatik. Kasu bakoitza banan-banan aztertzeak justiziaren kolapsoa ekar dezake. Europako epaia anbiguo bezala definitu dute askok, maileguaren klausulek edonork ulertzeko bezalakoak izan behar dutela adierazi badu ere, ez du ebatsi maileguak ulergarriak baziren edo ez.

Azkenik, Espainiako auzitegiek zenbait kasutan gehiegikeriak izan direla ondorioztatzen badute, indizea legezko beste indize batengatik ordezkatzea proposatu du Europako Auzitegiak, hipoteka baliogabetzea badakar ere.

Bankuen partetik, igoera igarri dute burtsan epaia kaleratu eta gero. Gehiegikerien afera Espainiako Justiziaren esku uzteak ondorio positiboak izan ditzake bankuentzat, Auzitegi Gorenak bankuei eman baitzien arrazoia aurretiaz.