Sekula ikusi duen urakan suntsitzaileenaren kalteak kontatu eta oinarrizko zerbitzuak abiarazteko ahaleginean ari da Kuba osoa. Gaur, asteartea, hango 12:00etan (18:00 Euskal Herrian) zabalduko du berriro José Martí aireportua.
Zikloien aurrean Kubak antolatuta daukan babes sistema mitikoa ez da nahikoa izan 'Irma'-ren erasoari aurre egiteko eta hondamendiak 10 pertsonari kendu die bizia. Azpiegitura eta ekonomia alorrean, herrialdea lur jota utzi duela erakusten dute handik iritsitako argazkiek. Urakanak lagatako anabasan murgilduta, Kuban uneotan ez du erosoa izan behar Mendebaldeko konfortean hazitako turistaren egoerak. Asteburuan uhartetik irtetea programatuta zeukatenak –tartean zenbait euskal herritar– ondoko egunetan bidaliko dituzte, pixkanaka eta hegaldiak berriz normalitatera hurbildu ahala.
Hondamendiei aurre egiteko militarrez osatutako kontseiluak seigarren bileran azaldu duenez, konta ezinak dira ekaitzak eragindako kalteak, batik bat nekazaritzan. "Kubako probintzia guztiek jasan dituzten kalte oso larriak, salbu eta Guantanamo, Santiago eta Granman, non kalte txikiagoak izan diren. Nekazaritzako eraikin guztiek jasan dituzte kalteak, batik bat egiturazkoak. Laboreak ere gogor izan dira kolpatuak, batez ere platanoa, arroza eta azukre-kanabera".
Argindar zerbitzuaren azpiegitura da txikizio handienak jasan dituen zerbitzua. Kubaren erdi eta mendebaldea elikatzen duten elektrizitate linea nagusietatik asko oraindik itzalita daude, zentral termiko handi batzuk bezala. Hiriburuan nozitzen da oso gogor argindar falta, nahiz eta astelehen arratsaldean agintariek jakinarazi duten Habana elikatzen duten 302 zirkuituetatik gutxienez 41 berriro zerbitzuan zeudela.
Autobus zerbitzuen ordutegiak berriro astearte goizean dira normaltzekotan. Ikastetxe askotan, aldiz, ez da oraindik eskolarik emanen, eraikinetan ekaitzak utzitako kalteak konpondu artean. Raúl Castro lehendakariak kubatarren kemenari egin dio dei: "Antolakuntzaz, disziplinaz eta gure egitura guztien integrazioz, estualditik irtengo gara aurreko aldietan egin dugun moduan. Ez dadila inor engaina, aurrean daukagun lana oso handia da, baina daukagun herria edukita gudurik garrantzizkoena irabaziko dugu: berreraikitzea. (...) Iraultzak ez du inor utziko babesik gabe eta une honetan hartuta dauden neurriak Kubako familia bakar bat ez dadin abandonaturik geratu".
Nazioartetik laguntza dei eta eskaintzak ari dira iristen, Kubara bezala Karibean 'Irma'-k hondamendian murgilduta laga dituen gainerako uharteetara.
Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]
Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]
Astelehenean Japoniako mendebaldeko kosta kolpatu duen lurrikararen ondorioz dozenaka pertsona zaurituta eta etxebizitza ugari suntsituta daude. Gutxienez 48 hildako eragin ditu, baina hondakinen azpian harrapatutakoak “lehenbailehen” erreskatatzeko beharra... [+]
Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.
Kalteturiko lurraldea hondamendi eremu izendatu dute. Gehien kaltetutako hiria Derna izan da, eta erreskate taldeek zailtasunak dituzte hara iristeko.
Alerta laranjaren iragarpena bete eta txingor ekaitza bota du Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait herritan, eta kalte material ugari eragin ditu; Igorren emakume bat artatu dute, zaurituta. Igandean Nafarroa hegoaldea kolpatu zuen kazkabarrak, eta Fitero, Cintruenigo eta Corella... [+]
Ostiral gauean izan zen lurrikara, eta azken datuaren arabera 2.000 pertsona baino gehiago hil eta beste hainbeste zauritu dira, gehienak oso larri. Erreskate lanetan dihardute “larrialdietako zerbitzu guztiek”, eta astelehena erabakigarria izango dela gogorarazi... [+]
Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.
Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]
Vesuvio, duela 3.800 urte. Sumendiak eztanda egin zuen enegarren aldiz, eta mendi magaleko Brontze Aroko Afragola herrixka errautsek estali zuten, K.o. 79an Ponpeia eta Herkulanorekin gertatu bezala.
Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera bat egiteko eskatu dute. Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak.
Vesuvioren erupzioak ez zuen Herkulano hiriko biztanleen arrastorik utzi. Baina zergatik? Zientzialariek sumendiaren fluxuaren berotasunean aurkitu dute arrazoia.
Hilabete igaro da Turkian lehen lurrikara gertatu zenetik, eta gutxienez 51.000 hildako zenbatu dituzte. Milioika herritarrek beren etxeak utzi behar izan dituzte.
Anatoliako failak Kurdistanen, Turkian eta Sirian eragindako lurrikarak goitik behera jausi ditu milaka etxebizitza, eta agerian geratu da Recep Tayyip Erdoganen gobernuaren eta eraikuntza sektorearen artean dagoen ustelkeria. Baina baita munduan nagusitzen ari den eredu baten... [+]