argia.eus
INPRIMATU
Irlandarrek abortua debekatzen duen lege zurrunenetako bat iraultzeko aukera izango dute
  • Abortuaren inguruko erreferenduma egingo dute Irlandan maiatzaren bukaeran, Leo Varadkar herrialdeko lehen ministroak jakinarazi duenez

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko otsailaren 01
Abortuaren legea iraultzeko aldekoen protestak Dublinen.

35 urte ondoren, irlandarrek Europako lege zurrunetako bat aldatzeko aukera izango dute, zeina 1983tik indarrean dagoen eta abortua onartzen duen soilik haurdunaldiak umedunaren bizia arriskuan jartzen badu.

Erreferendumean, irlandarrek erabakiko dute legea indargabetu edo ez. Indargabetuko balitz, herritarrek berriro bozkatu beharko lukete, Gobernuari abortuaren inguruko legedia osatzeko baimena eman edo ez erabakitzeko. Horretarako baimena emango balute, abortua edozein kasutan legeztatuko luke Parlamentuak, betiere haurdunaldiaren lehenengo 12 asteetan egingo balitz.

The Irish Times-ek egindako inkestaren arabera, irlandarren gehiengoak egungo legea indargabetzearen alde bozkatuko luke –%56ak–, %29ak kontrako botoa emango luke eta %15ak ez daki zer bozkatuko lukeen edo ez du bere iritzia eman nahi izan.