argia.eus
INPRIMATU
Irkus Badillo euskal presoa baldintzapean aske geratu da
  • Ugaoko preso politikoak 2019ko otsailean bete zituen kondenaren hiru laurdenak. Basauriko espetxean zegoen maiatzetik, gaur arte.

Leire Artola Arin 2021eko azaroaren 16a
Presoak etxeratzeko eskatzeko manifestazio baten irudia. / Argazkia: Etxerat.

Hamazazpi urte eta bederatzi hilabete zeramatzan espetxean Irkus Badillo ugaotarrak eta gaur aske utzi dute, baldintzapean, Etxeratek jakitera eman duenez. 2004an sartu zuten espetxean eta 2007. urtean epaitu zuten. 20 urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta, beraz, 2019ko otsailean hiru laurdenak bete zituen.

Katalunian egon da espetxeratuta apirilera arte, Basaurira lekualdatzeko agindua eman baitzuten orduan, eta hirugarren gradura pasatu zen, Espainiako Espetxe Erakundeek halaxe eskatuta.