Adunan kokatuta dagoen autobus lantegiko greba mugagabeak 22 egun iraun ditu eta honi esker langileentzat hainbat hobekuntza dakartzan akordioa sinatu enpresa batzordeak eta zuzendaritzak.
Apirilaren 25ean ekin zioten greba mugagabeari Irizar E-mobility enpresako langileek. Maiatzaren 16an bukatu da greba, langileek eta zuzendaritzak akordioa erdietsirik. Hauek dira langileek lortu dituzten hobekuntzak:
- KPIaz gaindiko soldata igoerak akordioaren hiru urteetarako (2022-2023-2024)
- Gaueko plusetan hobekuntzak
- Irteera eta dieten hobekuntzak
- Jardunaldi irregularra gutxitzea
- Urteko jardunaldia gutxitzea
- Kategorietan hobekuntzak
Enpresa batzordeak zera adierazi du zabaldu duen oharrean: "Itun hau ez zen posible izango greban egon garen 180 langile guztion konpromiso eta borrokarik gabe. Argi geratu da beste behin ere langile borrokaz lortzen direla langileon eskubideak eta greba egiteak merezi izaten duela". Eragile sozial eta politikoengandik jaso duten babesa eskertu dute.