argia.eus
INPRIMATU
Irisarrin antolaturiko azken EHZ izanen da aurtengoa
  • 27. edizioa ostiraletik igandera iraganen da Irisarrin. 2019az geroztik ziren bertan, baina garaia etorri zaie mugitzeko: "Ez dakigu oraino zein izanen den gure hurrengo geltokia. Baina segur gira EHZak segituko duela".

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B 2023ko ekainaren 28a
Irisarriko azken EHZ izango da aurtengoa.

Agiri bidez jakinarazi dute EHZ festibalaren antolatzaileek: asteburu honetakoa Irisarrin eginen den azkena izanen da. EHZ "bidai bat" delako, badoa aitzina Arrosan hasi, Idauze-Mendin, Heletan eta Lekornen segi eta oraingoz Irisarri arte egin da bidea, 1996ko lehen edizio hartaz geroztik. Laguntzaileek erabakiko dute ondokoa non eginen duten.

Ostiralean abiatuko dute festibala eta bitartean dozenaka laguntzaile dabiltza antolaketan. Orotara 500 laguntzailek eramandako lanari esker iraganen da musika, antzerkia, zirkoa, hitzaldiak eta dantza nahasten dituen ekimena. Horra hemen aurtengo egitaraua –jakin horrez gain, hitzaldi eta gogoeta une andana dutela finkaturik–.