Irisarriko eskola publikoak euskarazko murgiltze eredua eskatua du Lehen mailako ikasleentzat, Herriko Etxea eta ikuskaria ere alde ditu, baina ez dute Frantziako Hezkunde Nazionalaren erantzunik jasotzen. Gurasoek ikastetxea okupatu dute astearte goiz honetan.
Haur Hezkuntzan murgiltze eredua eskaintzen du dagoeneko Irisarriko eskolak eta datorren ikasturtetik aurrera segida eman nahi diote Lehen mailan, euskaraz hiru egun eta frantsesez beste egun bat emanez. Frantziako Hezkunde Nazionalak, baina, goizegi dela dio, eta presio egiteko dozena bat gurasok ikastetxea okupatu dute astearte goiz honetan.
Herriko Etxeak proiektua gehiengoz onartu duela eta ofizialki ez bada ere ikuskaria ere alde dutela kontatu dute Kazeta.eus-en. Eskaera Hezkunde Nazionalari luzatu zioten eta ekainaren 13an jaso behar zuten erantzuna, baina ez dute oraindik arraposturik izan.