argia.eus
INPRIMATU
Iriondo eta Arginzoniz euskal presoen kondenak batu ditu Frantziako Justiziak
  • Egunotan epaitu dituzte Parisko Auzi Kriminal epaitegian Aritz Arginzoniz elorriarra eta Aitzol Iriondo lasartearra, 2007an Frantziako enpresa batean lehergaiak lapurtzea egotzita.

ARGIA @argia 2017ko abenduaren 21a
Aritz Arginzonizen jasaten duen salbuespen egoera salatzeko mobilziazioa bere herrian, Elorrion (arg: Argazki Press / Aritz Loiola)

Epaitegiak 10 eta 12 urteko kartzela zigorra ezarri die Arginzoniz eta Iriondori hurrenez hurren, baina Espainian betetzen ari diren zigorra batzea erabaki du.

Hala, Arginzoniz 2018ko otsailean irtengo da seguruenik Espainiako espetxealditik eta ez du Frantzian zigorra bete beharko. Iriondok 2013an ezarritako 20 urteko zigorra bete beharko du, batzea zigor hori kontuan edukita egingo baita, epaileak zehaztu duenez.