argia.eus
INPRIMATU
Montero, Unidas Podemos: “Bakearen indarra izango gara”
  • Irene Montero Unidas Podemoseko hautagaiak kezkaz hasi ditu hauteskunde gaueko adierazpenak: “Adostasun belikoa duten indarren kopurua kezkagarria da, eta eskuin muturraren igoera, jasanezina”. Horren aurrean, “genozidioa amaitzea eta bakea dira gure lehentasuna”.

ARGIA @argia 2024ko ekainaren 10a

“Bakearen indarra gara, Palestinako genozidioa amaitzearen aldeko indarra, eskubideetan aurrera egitearen aldeko indarra. Konformatzen ez garen indarrok hazi egin behar dugu, eta elkarrekin mundua aldatu behar dugu. Beste mundu bat amestu dezakegu, eta eraiki. Esperantzak beldurra garaitu dezala”.

"Gauza justuen eta ederren indarrak" haztea beharrezkoa dela azpimarratu nahi izan du Monterok, alderdi aurrerakoiek haztea beharrezkoa dela. Emakumeen, LGTBI+ mugimenduaren, transen eta pertsona arrazializatuen borroken aldeko hitzak izan ditu eta aldarrikatu du funts putrerik ez dutela nahi eta aberatsek gehiago ordaindu behar dutela.

“Lan politiko horiek guztiak hartzen ditugu gure gain”, bukatu du.