Herri Sanferminak plataformak aurkeztu du sanferminetako programa: San Jose, San Frantzisko eta Errekoletak plazetan, otorduak, haurrentzako ekimenak, azokak, bertso saioak eta beste izanen dira.
Oraindik udalaren erantzunik lortu ez badute ere, herri sanferminekin aurrera segituko du Herri Sanferminak plataformak. Aurkeztu du jada plazaz plazako egitaraua.
San Jose plaza
"Autogestiorako eta parte hartze zuzenerako gunea" izanen da San Jose plaza. Oholtza eta barra herrikoia izanen ditu, baita mahaiak, aulkiak eta sukaldean egiteko tresneria ere. Nahi duenak bere janaria eraman eta bertan bazkaltzeko aukera izanen du. Alde Zaharreko komertzio txikietan erosketak egiteko deia egin du plataformak, eta, gero, San Jose plazan sukaldean egiteko eta bazkaltzekoa.
Eguerdietan, bazkari herrikoien txokoa ere izanen da: gazte bazkaria, bazkari internazionalista, peñen bazkariak... Arratsaldeetan, kultur eskaintzaren hitzordua iritsiko da: dantza-kantuz herrikoia, Kiki Bordatxo, Rojo Cancionero, Boisseko dantzariak, bertso musikatuak eta abar.
Iluntzean, honako talde hauek igoko dira oholtzara: The Trikiteens, Oharkabe, Oskar Benas, Joseba Irazoki edo Ostatu ibiltaria, besteak beste.
San Frantzisko plaza
Haurrei eskainitako espazio bilakatuko da San Frantzisko, bai eta gaueko kontzertuen arnasgune ere. Kontzertuak, dantzaldiak, bakarrizketak, antzerkiak, umeentzako tailerrak, pailazoak, zirkua, aztiak... egun osoan egonen da zer gozatua bertan.
Gainera, goizean Euskalerria Irratiak bertatik emitituko du, zuzen zuzenean, sanferminei eskainitako programazio bereziarekin.
Janariei dagokienez, egunero eskainiko dute menu berezia, tartean, ogitartekoak eta pizzak, denak modu ekologikoan eginak.
Los Tajudos del Norte, Neurona t'erdi dj iruindarrak, Ebri Knight kataluniarrak, Evil Killers, El sonido de la Metralla, Potato, Iseo&Dodo sound, La Furia, The Allnighters, Estricalla, The Real McKenzies edo 13Krauss izanen dira gaueko kontzertuak.
Errekoletak plaza
Bermutaren orduan eta arratsalde eta gauetan mugimendua izanen duen gunea da, "bertako musika eta kultura" sustatzekoa.
DJ Toni Pedrosa, DJ Aitor Etxebe, DJ Tania TNT, Bastardix, Sorkun, Afu, Euskabaret, Elorri Folk taldea, Bourbon kings, Zezé, Smog, Arcada Social, Lur Jota, Adriana Olmedo Play Back, Skabidean, Saskarrak eta Akhort taldeak ariko dira.
Horrez gain, mus txapelketa herrikoia eta play back lehiaketa antolatuko dituzte.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Urtea hasi zenetik 64 espediente ireki ditu Arabako Aldundiak fakturazio sistema hori ez erabiltzea leporatuta, tartean, "txosna batzuen" aurkakoak. Gasteizko Txosnen Batzordeak abuztuko jaien aurretik iragarri zuen uko egiten ziola Ticket Bai ezartzeari eta Aldundiak... [+]
Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]
Udaltzaingoaren azken egunotako "gehiegikerien" aurrean, Bilboko Konpartsen Federazioak elkartasuna adierazi die manteroen kolektiboko lagunei, Areatzan egindako elkarretaratzean.
EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.
Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.
Txosnen eledun Eider Castañedaren hitzetan, Marta Ruiz de Alda alkate erregionalistak "autogestioarekin, jai herrikoiekin, euskararekin, feminismoarekin zerikusia duen espazio oro debekatu nahi du".
Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela... [+]
Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.
'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara!' lelopean ospatuko dute Donostiako Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 10etik 18ra.
Autobus-geltokiko parkingean txosnak jartzea debekatu du Lizarrako Udalak. San Benitora lekualdatu nahi ditu, baina Festagirok uko egin dio inposaketa horri. Emakumeentzat leku arriskutsua dela, udalak herriko eragileak jaietako dinamika sozialetik urrundu eta isolatu nahi... [+]
Gasteizko jaiak hasteko aste gutxi falta direla, Gasteizko Txosna Batzordeak urgentziazko prentsaurrekoa eman du, salatzeko Arabako Foru Aldundiak txosnetan TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituela. "Parekatu egin nahi dituzte txosnak eta irabazi ekonomikoa helburu duen... [+]
Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.