argia.eus
INPRIMATU
Iraultza Txikien Akanpadaren bigarren edizioa egingo dute abuztu amaieran, Artean
  • Abuztuaren 25 eta 29 arteko datak gordetzera deitu dute antolatzaileek. “Piztuko dugu sua?”, luzatzen du gonbita sareetan mugitzen hasi diren kartelak.

ARGIA @argia 2021eko uztailaren 07a

Artean (Bizkaia) egingo da Iraultza Txikien Akanpadaren (ITA) bigarren edizioa. Sareetan aste honetan mugitzen hasi den kartelak iragarri du. Momentuz antolatzaileek ez dute ekimenaren inguruko informazio gehiagorik jakinarazi, baina aurreko edizioaren ildoa jarraituz, kanpaldia “herri mugimenduen topaleku” eta “borroken konbergentziarako” espazioa izatea nahi dute. Data gordetzeko eskatu diete herritarrei, eta bereziki herri mugimenduetako kideei.

Lehen edizioa, Zubietan

ITAren bigarren edizioa izango da aurtengoa. Lehenbizikoa 2018an egin zen, Gipuzkoako Zubietan. Irailaren 21 eta 23 artean hitzaldiz, topaketez, tailerrez edo kultur emanaldiz betetako egitarauaz gozatu zuten ehunka lagunek, gogoeta, saretzea eta ekintza helburu. Hiru egunez Ongi Bizitzea eta bizitza burujabetza praktikan jartzeko saiakerari erraustegira egindako martxa desobedientearekin jarri zitzaion amaiera, eta Ertzaintza manifestarien aurka oldartu zen.

Dani Blancok Zubietako ITAn ateratako argazkietako batzuk: