Igande honetan arratsaldeko 17etan ospatuko da Iraultza Txikien Akanpada antolatzeko VII. asanblada orokor irekia Izarrako kultur etxean.
Herri mugimenduetako kideek herri mugimenduentzako antolatzen dituzten topaketak dira Iraultza Txikien Akanpada. III. edizioa Araban ospatuko da, Izarran, uztailaren 19tik 23ra. Bertan, Euskal Herriko herri mugimenduan puri-purian dauden gaiak jorratuko dira bost egunez, eskaintza kulturalarekin batera. Herri mugimenduetan oraindik militatzen ez duenarentzat ere aukera polita dira topaketa hauek, antolakunde ezberdinak ezagutu eta militatzeko jauzia emateko. Antolakuntza lanetan murgilduta dagoen Ibai elkarrizketatu dugu Hizpidean.
Hemen entzungai.