argia.eus
INPRIMATU
Iraultza sobietarraz ikasteko jardunaldiak antolatu dituzte Oñatin
  • Errusiako iraultzak azaroan 100 urte beteko dituela baliatuz, Oñatin jardunaldiak prestatu dituzte azaroaren 5etik aurrera. “XX. mendeko gertakari garrantzitsuenetariko bati buruz gehiago ikastea eta gizarte ereduaz eztabadaidatzea” dira helburu nagusiak.

Axier Lopez @axierL 2017ko urriaren 24a

Gaiarekin zeharka lotuta dauden beste gai batzuk ere landuko dituzte, ekologia, feminismoa eta anti-desarrollismoa, adibidez. Guztira bost hitzaldi, hitzaldi-solasaldi bat, hiru dokumentalen emanaldia, autoformakuntza saioak, poesia errezitaldi bat, erakusketa bat eta gaian sakontzeko lau fanzine dira, besteak beste, Oñatiko gaztetxean eskainiko dituztenak.

Azaroaren 5ean izango da lehen ekitaldia, gaiari buruzko lau fanzine eta musika bilduma baten aurkezpenarekin.

Jardunaldien egitarau osoa: